2024. urtean kultur proiektuei eta finkatutako ekitaldi eta jaialdiei laguntzeko Gasteizko Udalaren dirulaguntza-deialdia
Deialdi berri honek 200.000 euroko aurrekontua du, eta horren bidez, honako hau lortu nahi da:
- Kultura sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekimenak bultzatzea, hiriko kultura-eskaintza handitzen eta hobetzen laguntzeko.
- Dirulaguntzaren xede diren kultura-proiektuek izaera irekia izan beharko dute, eta Vitoria-Gasteizko udalerrian garatu eta gauzatu beharko dira, bertako biztanle guztiei zuzenduta; Esperientzia berriak izan ahal izango dira, edo lehendik dauden programei, ekitaldiei eta jaialdiei jarraipena eman ahal izango zaie, eta kultura-eremu desberdinen barruan egongo dira: prestakuntza, sorkuntza, hedapena, ikerketa...
- Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute Vitoria-Gasteizko Udalean onartutako udal-planen kalterako ekintzarik jaso, ezta gure ordenamendu juridikoak babestutako oinarrizko eskubideen urraketa dakarten ekintzarik ere, hori guztia pertsona guztien eskubide eta askatasunak errespetatze aldera.
Eskaera 15 egun baliodunetan egin daiteke. Profesional autonomoek eta kultura-sektoreko enpresek parte hartu ahal izango dute, baita helburu nagusia kulturala duten elkarteek ere, estatutuetan hala jasota badago.
Informazio gehiago
- Epea 2024(e)ko Otsailak 26(e)tik 2024(e)ko Martxoak 15(e)ra
- EntitateaGasteizko Udala
- AtalaHezkuntza eta Kultura Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak
- JardueraSorkuntza, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


