Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren "Arnasa betean. A pulmón" dokumentala martxoaren 22an estreinatuko da zinema-aretoetan

  • Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren

Filmak hogei bat emakume zinegile ditu protagonista

Filmak Zinemaldian, Tokyo International Film Festival zinemaldian, ZINEBIn eta Madrilgo Emakumeen Aldeko Zinemaldian parte hartu du

Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren 'ARNASA BETEAN. A PULMÓN' filma zinema-aretoetan ikusi ahal izanen da udaberri honetan. Film luze dokumentala TENTAZIOA ekoiztetxearen ekoizpen bat da, eta hogei emakume zinegile ditu protagonista; horien artean, Zuzendaritza Berri Onenaren eta Jatorrizko Gidoi Onenaren Goya sariaren irabazle Estibaliz Urresola, eta Isabel Herguera eta Arantxa Echevarria hautagai izendatuak.

Udaberri honetan estatuan estreinaldia inauguratuko duen lehen gunea Cineteca Madrid izanen da, martxoaren 22an, 24an eta 26an. Laster iragarriko da filma zein lekutan estreinatuko den.

Areto komertzialetan estreinatu aitzin, Euskal Herriko hainbat kultura-gunetan proiektatuko da.

Filmak Nanteseko 33. Espainiako Zinemaldian parte hartuko du, Euskal Leihoa sailean, 2024ko martxoaren 22tik apirilaren 1era. Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioan estreinatu zen mundu mailan, Euskal Zinemaren Galaren barruan; Euskadiko Filmategiak antolatutako Euskal Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioa inauguratu zuen; TIFF Tokyo International Film Festival jaialdian parte hartu zuen; Madrilgo Emakumeen aldeko VI. Zinemaldian aurkeztu zen; Iruñeko XVIII. Mundua eta Giza Eskubideak Zinema Erakusketan ere aurkeztu zen; ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioan aurkeztu zen, Bertoko Begiradak sailean. Filma Euskal Herriko beste hainbat herritan ere proiektatzen ari dira.

2022ko iraila eta abendua bitartean filmatu zen Euskal Herriko hainbat herritan (Donibane Lohizune, Pasai Donibane, Elantxobe, Hondarribia, Jaizkibel, Iruñea, besteak beste), Madrilen eta Menorcan. Arnasa betean. A pulmón filmak atzoko eta gaurko euskal emakume-zinemagileek egindako zinean murgiltzea proposatzen du: Maria Elorza (A los libros y a las mujeres canto), Maider Oleaga (Muga deitzen da pausoa), Arantxa Echevarria (Carmen y Lola, Chinas), Mireia Gabilondo (Kutsidazu bidea, Ixabel, Amaren eskuak, Erlauntza), Lara Izagirre (Nora, Un otoño sin Berlín), Alauda Ruiz de Azúa (Cinco lobitos), Ana Díez (Todo está oscuroAnder eta Yul), Esti Urresola (20.000 especies de abejas), Leire Apellaniz (El último verano), Iratxe Fresneda (Tetuán), Helena Taberna (Nagore, La buena nueva, Yoyes), Isabel Herguera (Amore D'Inverno, El sueño de la sultana), Bego Vicario (Pregunta por mí), Izibene Oñederra (Lursaguak), Ana Murugarren (La higuera de los bastardos), Marina Lameiro (Young & Beautiful, Dardara), Arantza Santesteban (‘918 GAU’), Maddi Barber (592 metroz goiti), Maite Ruiz de Austri (El regreso del viento del norte, ¡Qué vecinos tan animales!).

Bere filmen gaiaren, begiradaren, ametsen, aurrera atera beharreko ahaleginen eta, batez ere, zinemari egindako ekarpenaren aitzinean gaude. Bidaia honetan hiru urpekari ditugu gidari: Erea Lopez, Lara Larrañaga eta Ainhoa Incognito. Filmak Deustuko Unibertsitateko ikertzaile Pilar Rodriguezen begirada ere jasotzen du, eta Ur Joko Elkarteko (Donibane Lohizune) Elorri Arin, Morgane Baud, Ainhoa Etxenik eta Ihintza Urtxegi arraunlariak ditu tartean.

Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak idatzi eta zuzendutako dokumental luze honek Rubén Crespo (itsaspeko filmazioan espezializatua) du argazki zuzendari. Kim Maiteny, Sonia Uribe, Belen Moreno eta Leire Arzuaga arduratu dira ekoizpenaz. Heidi Otaduy eta Ruben Crespo dira kamera-operadore nagusiak, eta Wild Focusek eta Asier Torresek gidatu dituzte droneak. Maitane Carballo da zuzeneko soinuaren arduraduna; Xanti Salvador, soinu muntaketaren zuzendaria eta Alex Argoitia da irudi-postprodukzioaren arduraduna. Olatz Salvadorrek y Borja Antonek musika sortu dute. Amaia Merinok muntaketa egin du eta Ane Antoñanzas da produktore exekutiboa.

Dokumentalaren fitxa osoa

Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Arnasa betean. A pulmón dokumentalaren zuzendariak: «Emakumeen begirada, edo begiradak, txertatze hutsak aldatu egiten du zinema, ezinbestean»


  • DataOtsailak 21
  • Gaia Ikus-entzunezkoa