Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: musika konposizioa (2024)
Xedea
Dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea musika-konposizioak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako.
Nori dago zuzenduta
Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
Aurrekontuko zuzkidura
82.000 €
Prestazio ekonomikoa
1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzetarako diru-kopurua 82.000 euro da.
2. – Deialdi honetan emango diren dirulaguntzak mota hauetakoak izan daitezke:
a) Bakarlari edo duorako lanetarako, 10 minututik beherakoak badira: 2.800 euro.
b) Bakarlari edo duorako lanetarako, 10 minututik gorakoak badira, edo hirukote, laukote edo a capella abesbatzarako lanetarako, 10 minututik beherakoak badira: 4.000 euro.
c) Hirukote, laukote edo a capella abesbatzarako lanetarako, 10 minututik gorakoak badira, edo 5 eta 11 kide arteko ganbera-talderako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira: 5.600 euro.
d) 5 eta 11 kide arteko ganbera-talderako lanetarako, 15 minututik gorakoak badira, edo 12 kideko edo gehiagoko ensemble handirako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira: 7.500 euro.
e) 12 kideko edo gehiagoko ensemble handirako lanetarako, 15 minututik gorakoak badira, edo orkestra sinfonikorako lanetarako, 15 minututik beherakoak badira: 9.500 euro.
f) Orkestra sinfonikorako lanetarako (bakarlariekin edo gabe), 15 minututik gorakoak badira: 12.000 euro
3. – Musika elektroakustiko soila diren proiektuak iraupenaren arabera sailkatuko dira 2a) edo 2b) kategorietan.
4.– Dirulaguntzak emateko, zehaztutako lehentasun-ordena jarraituko da, 28. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatu ondoren lortutako puntuazioa oinarri hartuta; kasu bakoitzean, dagokion kopurua emango da, aurreko apartatuan zehaztutako tipologia aplikatuta.
Banaketa egitean 2.000 eurotik gorako kopurua sobratuko balitz, kopuru hori hoberen puntuatutako hurrengo proiektuari emango zaio, tipologia gorabehera (nolanahi ere, mota horri dagokion mugara arte); betiere, eskatzaileak onartzen badu eta proiektua egiteko konpromisoa hartzen badu. Bestela, modulu hori hurrengo proiektuei eskainiko zaie, lehentasun-ordenari jarraikiz, esleitu arte.
5.– Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 35 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dute, eta behintzat lauk emakumeek idatzitakoak. Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.
Ordainketa-modua
a) Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.
b) Gainerako % 25a 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.
- Epea 2024(e)ko Otsailak 21(e)tik 2024(e)ko Martxoak 20(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaMusika
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


