Arte Plastikoetarako eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa 2024
Uharte Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura sailarekin elkarlanean, Arte Plastikoetarako eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa abiarazi du, arte-ikerketa arloko proiektu berriak sortzeko arte plastikoen eta ikusizkoen arloan: pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideo-sorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Proiektuak Nafarroan jaio edo bizi diren artistek egin beharko dituzte, eta banakakoak edo taldekakoak izan daitezke. (kolektiboen kasuan, kide guztiek nafarrak izan beharko dute).
2019ko onuradunak aurkeztu ahal izango dira, baita aurreko edizioetakoak ere.
Proiektuak 2024ko urtarrilaren 1a eta 2025ko martxoaren 20aren artean egin beharko dira.
MODALITATEAK
Bi modalitate ezartzen dira:
- Ekoizpenerako dirulaguntzak: proiektuen sorkuntza/ekoizpena arlo plastikoan eta ikusizkoan: artelanen ekoizpena eta ikerketak.
- Argitalpenerako dirulaguntzak: argitalpenak euskarri ezberdinetan egitea, arte garaikideko artistak eta formatu editorial bat behar duten arte-proiektuak hedatzeko eta sustatzeko.
Proiektu bakar bat onartuko da eskatzaile bakoitzeko eta modalitate bakoitzean. Eskatzaile berberak ezin izanen du modalitate bakoitzeko laguntza jaso, urte berean.
Modalitate bakoitzera bideratu diren baliabideak modalitate bakoitzean baloratzen diren eskaeren artean banatuko dira, ezarritako prozedurarekin eta irizpideekin. Baina, modalitate batera bideratutako laguntzak agortzen ez badira, eskaerarik aurkeztu ez delako, edo betebeharrak bete ez direlako, edo balorazio batzordearen iritziz, eskaerek ez dutelako behar bezalako kalitaterik edo bideragarritasunik, laguntzak berrizeskaintzen ahalko dira eta beste modalitateari esleitutako zenbatekoari erantsi.
ESKAERAK
Eskaerak eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea 2024ko martxoaren 20ean, 23:55ean itxiko da.
Laburrean
- Epea 2024(e)ko Otsailak 15(e)tik 2024(e)ko Martxoak 20(e)ra
- EntitateaUharte Zentroa, Nafarroako Gobernua
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena, Sustapena eta zabalkundea
- Harremanaayudas@centrohuarte.es
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


