Kultura Eskola 2024-2025 (Katalogoa)
Kultura Eskola programak 2024-2025 ikasturterako jardueren katalogoa eguneratuko du.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatuko programa lurraldeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzentzen zaie, eta ekintza artistiko eta kulturalaren aurrean sentsibilitate handiagoa eta irizpide hobea sortzea eta publikoak berritzen laguntzea du xede, sortzaileen eta kultura eragileen proposamenen bidez. Hainbat diziplinatako proposamenak biltzen ditu Kultura Eskola programak (antzerki, dantza, musika, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, literatura eta kultura-ondarea).
Martxoaren 31 arte proposamen berriak bidaltzeko aukera dago katalogoan sartzeko, bai eta lehendik eskaintzen diren jarduerei dagozkien aldaketak eskatzeko ere.
Pertsona fisiko edo erakunde bakoitzak ezin izango ditu bere izenean eduki bi proposamen desberdin baino gehiago.
Kultura Eskolari buruzko xehetasun guztiak Gipuzkoa.eus atarian daude eta parte hartzeko irizpideak eta baldintzak dokumentu honetan. Eskaerak posta elektronikoz bidali behar dira: kulturaeskola@gipuzkoa.eus.
Eguneratze horretan, baztertu egingo dira azken bi ikasturteetan inoiz kontratatu ez diren jarduerak, edo, ikastetxeen aldetik balorazio baxua jaso duten jarduerek ez badute gutxieneko puntuazioa lortzen (ofizioz egingo den berrebaluazioan). Gainera, baja emateko eskatu diren jarduerak kenduko dira.
- Epea 2024(e)ko Otsailak 13(e)tik 2024(e)ko Martxoak 31(e)ra
- EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Ondarea
- JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea
- Harremanakulturaeskola@gipuzkoa.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


