Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia hil da
Mikel Caballero Gatibu euskal musika taldeko baxu jotzaile ohia hil da ostiral honetan Mexikon, bat-batean, Geuria albiste atariak zabaldu duenez. 57 urte zituen musikari basauriarrak.
Gatibu 2000. urteko udan sortu zen, Alex Sardui (abeslaria), Haimar Arejita (gitarra), Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua) taldekide zituela. Euskaraz abesten dute, bizkaieraz. Taldeak argitaratutako hamar diskotan eta Euskal Herria osoan zein kanpoan eskainitako ehunka kontzertutan aritu zen Caballero.


