"Mikel Laboa... izan liteke konstelazio, izan gabe izar..." erakusketa Bizkaia Aretora iritsi da
- Mikel Laboa Katedrak bultzatutako erakusketak egileari egindako omenaldia da, bere heriotzaren 15. urtemugan
Euskal Herriko Unibertsitateak, Mikel Laboa Katedraren eskutik, EHUkultura, eta Loraldiarekin batera, Mikel Laboa... izan liteke konstelazio, izan gabe izar... izeneko erakusketa aurkeztu dute ostegunean, otsailak, 8, Bizkaia Aretoan. Esposizioa otsailaren 5etik 29ra zabalik egongo da Bizkaia Aretoko Axular aretoan.
Erakusketa aurkeztu dute Miren Koro Campos erakusketaren komisarioak; Gorka Morenok, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak; Imanol Agirrek, Loraldia-ren zuzendari artistikoak; eta Beatriz Zabalondok, Bizkaiko Campuseko Euskara eta Kultura zuzendariak. Patxo Tellería, bilbotar aktoreak, musika ukitua eman zion aurkezpenari zenbait abestiak kantatzen.
Esposizioa Mikel Laboaren bizitza, ahots eta musikari egindako omenaldia da, bere heriotzaren 15. urtemugan. Mikel Laboa Katedrak bultzatutako beste lan batean oinarrituta dago: Ni ez naiz Mikel Laboa komikia, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazleek eta Joseba Larretxe "Josevisky" ilustratzaileak sortua. Komikiarekin gertatzen den bezala, erakusketa ez da ohiko biografia bat, baina Laboaren musika-espirituak, haren nortasunak eta haren umoreak gidatzen dute komikiaren irudiekin osatutako erakusketa honen istorioa.
Erakusketan ikus daitezke, besteak beste, Mikel Laboaren 3Dko aurpegia, bihotz-forma duen moztutako panel bat, beirako arasak eta idulkiak, eskulturak, kartelak, diskoak, kontzertu-sarrera, programak, edota argazkiak.


