BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak kartela itxi du, The Pretendersekin, besteak beste, eta salgai jarri ditu eguneko sarrerak
- BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdian izango dira THE PRETENDERS, THE JAYHAWKS, BLUES PILLS eta PETTI, aurrez iragarrita zeudenekin batera: DEEP PURPLE, CANNED HEAT, THE SCREAMIN’ CHEETAH WHEELIES eta SUSAN SANTOS
- Jaialdiaren zazpigarren edizioa, BBK-k eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Eventsek antolatua, 2024ko ekainaren 14an eta 15ean egingo da, Bilbao Arenan
Jaialdiak egunka banatzen du egitaraua, eta baieztu du ostiraleko kartelburua THE PRETENDERS talde anglo-estatubatuarra izango dela. Chrissie Hynde karismatikoak gidatutako taldeak lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea egin du, eta zenbait kantu oso arrakastatsu sortu ditu, hala nola "Back on the Chain Gang", "I'll Stand by You" eta "Don't Get Me Wrong". New wave korrontea gidatuz egin zituen lehen urratsak, eta, berehala, ospea iritsi zitzaion. Hartara, eboluzioa izan zuen, taldearekin batera gaur egunera arte iritsi diren soinu berriak garatuz. Azken hamarkadetako pop rock talde handien lehen lerroan dago The Pretenders.
Egun horretan bertan joko du ia 40 urteko ibilbidea duen THE JAYHAWKS taldeak (Minnesota). Country rock alternatiboa egiten dute, eta amerikar musika herrikoiaren talderik handi eta onenetakotzat jotzen da. Egun horretan izango dira, era berean, dagoeneko iragarrita zeuden THE SCREAMIN 'CHEETAH WHEELIES (Tennessee) hegoaldeko rock klasiko eta kementsuarekin (emanaldi bakarra Espainian, 2024an), eta SUSAN SANTOS power trioa, Susan bera buru, blues-rock onena eginez.
Jaialdiaren bigarren egunean arituko dira, aurrez iragarrita zegoen bezala, DEEP PURPLE (Erresuma Batua), rockaren kulturako kantu zenbait klasiko handiren egileak eta zenbait belaunalditako jarraitzaile ugari erakartzea lortu dutenak, eta CANNED HEAT, 1965ean Los Angelesen sortutako blues-rock/boogie talde mitikoa. Larunbaterako baieztatutako horiei gehitu behar zaizkie BLUES PILLS (Suedia eta AEB) rock-blues taldea, Elin Larssonsen ahots ahaltsuak gidatua, eta PETTI (Bera) rock musikari euskalduna. Azken horrek 13 disko argitaratu ditu, ñabarduretan aberatsak, blues ukituekin eta elektrizitatez beteak.
Gainera, ohi bezala, jaialdiak Voodoo Child kanpo-terraza izango du, bertako taldeen emanaldietarako prest. Edizio honetan hauek igaroko dira eszenatokitik: Arnau & The Honky Tonk Losers, Kinki Boys, Nevadah, Sotomonte, The Ribbons eta Ziin & The Melody Breakers. Honenbestez, osatuta dago aurtengo edizioko egitaraua.


