Laburbira 2024
- Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da Laburbiraren 2024ko edizioa
- 2023an zehar ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan beharko dute Laburbira zirkuituko film laburrek
- Sortzaileen izen-emate epea otsailaren 29ra arte egongo da zabalik
- Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute aurtengo edizioan
LABURBIRA euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21. edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea, bestetik.
20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK eta euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala da bihurtu da. Izan ere, zinema ekoiztea izatez da jarduera zail eta garestia. Ondorioz, film laburren sorkuntza da zuzendariek zinemaren industrian hasteko daukaten modu bakarra. Zentzu honetan, Laburbirak berebiziko garrantzia du autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna emateko orduan, eta zirkuitu egonkor eta zabala eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.
Otsailaren 29ra arte izen ematea zabalik
Aurtengo Laburbira apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek otsailaren 29ra arteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko.
Laburbiran parte hartzeko film laburrek euskaraz egindakoak, 2023an ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dute.
Izen-ematea, berriz, Laburbiraren webgunean egin behar da: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/
Aukeraketa egiteko irizpideak
Martxoaren lehenengo astean aukeratuko dira Laburbira zirkuituaren 21. edizio honetan herriz herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:
- Publiko guztientzako lanak izatea
- Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka
- Sortzaileen lurralde- eta genero-aniztasuna
- Genero-ikuspegia
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak
- Epea 2024(e)ko Otsailak 5(e)tik 2024(e)ko Otsailak 29(e)ra
- EntitateaEuskaltzaleen Topagunea
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


