Aroa Arrizubietak irabazi du 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdietarako bigarren txartela
- Giro ederrean jokatu da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena. Lan denak bukatuta Aroa Arrizubieta izan da punturik gehien metatu dituen bertsolaria eta beraz Dulantziko finalaurrekora zuzenean pasako da
Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da gaur, final laurdenak. Bigarren saioa Oionen jokatu da.


