Harria - Hiri Espazioetako Koreografia Lehiaketa 2024

  • Harria - Hiri Espazioetako Koreografia Lehiaketa 2024

Kaldearte 2024 Gasteizera itzuliko da ekainaren 7tik 9ra, eta berritasun bat izango du: Harria. Izen hori du Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa KoreografikoakEzaugarri horiek dituen Euskadiko lehenengo lehiaketa izango da.

Estatuan bizi diren koreografo eta interprete profesionalei zuzenduta dago lehiaketa. Parte hartzeko, Proyecto Larruaren webgunean eskuragarri dagoen formularioa bete behar da, eta aurkeztu nahi den pieza osoaren bideo bat txertatu behar da, plano orokorrean eta editatu gabe. Koreografiek dantza garaikidekoak izan behar dute, banakakoak edo taldekakoak (gehienez 4 pertsona), inoiz aurkeztu gabeak edo 2023an estreinatuak. Gaia librea da. Positiboki baloratuko da proposamenak berariaz hiriguneetarako sortu izana eta bertan grabatu izana. Hau da, aretoetarako edo antzokietarako piezen egokitzapenak ez izatea. Dagoeneko aurkeztu daitezke eskaerak. Martxoaren 17an amaituko da epea, 23:00etan.

Aditu talde batek aztertuko ditu jasotako proposamenak, eta 4 finalista aukeratuko ditu. Hautatutako pieza horiek Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian, Kaldearten, erakutsiko dituzte ekainaren 9an, Probintzia plazan. Publikoaren aurrean eta ospe handiko dantzariz, koreografoz eta programatzailez osatutako epaimahai baten aurrean aurkeztuko dituzte 4 koreografiak. Horiek erabakiko dute sariak nori eman:

  • Koreografiarik onena: 1.190 euro.
  • Dantzaririk onena: 595 euro.
  • Konpainia sortuberria edo Aipamen berezia koreografiari: 595 euro. (Sortuberritzat hartuko dira 3 urte baino gutxiagoko ibilbidea dutenak. Irizpide hori betetzen duen konpainiarik ez badago, Aipamen berezia koreografiari saria emango da).
  • Publikoaren saria: 357 euro.

Sari horiei beste konpentsazio batzuk gehitu ahal izango zaizkie, hala nola sorkuntza-bekak, egonaldi artistikoak, emanaldiak edo/eta beste koreografia-lehiaketa batzuetan parte hartzea.

Lehiaketan parte hartzen dutenek bidaia-poltsa bat izango dute eskuragarri, 200 eurokoa konpainia bakoitzeko.

Epaimahaiaren erabakia irizpide hauetan oinarrituko da: konposizio koreografikoa, ideia eta kontzeptua, originaltasuna eta sormena, dramaturgia eta etorkizun profesionala merkatuan.

Informazio guztia eskuragarri dago Proyecto Larruaren webgunean. Dena den, ‘Harria’ lehiaketan parte hartzeari buruzko zalantzak helbide honetara bidali daitezke: ccoregraficoharria@gmail.com.

Oinarriak


  • Epea 2024(e)ko Otsailak 1(e)tik 2024(e)ko Martxoak 17(e)ra
  • EntitateaProyecto Larrua
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea
  • Harremanaccoreograficoharria@gmail.com

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.