Gasteizko Udal Liburutegi Sareak otsailetik maiatzera bitarte egingo diren 77 jarduera aurkeztu ditu

  • Gasteizko Udal Liburutegi Sareak otsailetik maiatzera bitarte egingo diren 77 jarduera aurkeztu ditu

  • Zaletasun eta publiko guztientzako programazioa da: liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, dastaketak, literatura-topaketak...

Udal Liburutegi Sareak irakurzaletasuna bultzatzeko jardueren programa berria aurkeztu du publiko guztiei zuzenduta. Otsailetik maiatzera bitarte, gizarte-etxeetako liburutegietan 77 ekimen eskainiko dira.

"Udaberrira begira, udal-liburutegiek ez dute etenik izango eta, beste behin, publiko guztientzako anitzak eta oso interesgarriak diren jardueren programa berria ixtea lortu dute. Hori bai, herritarrak Liburutegien Sarera gerturatzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburu berarekin egin dute", adierazi du Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak.

Haurrentzako eta familientzako jarduerak

Etxeko txikienek eta familiek 37 jarduera izango dituzte haientzat prestatuta adin ezberdinetarako, euskaraz, gaztelaniaz eta elebitan.

Horien artean, haurtxoentzako espezifikoak izango diren testurik gabeko jarduerak nabarmendu behar dira, baina baita koxkorragoak direnentzako tailerrak eta ipuin-kontaketak ere. Bestalde, magia, birziklatutako objektuekin eskainitako musika-kontzertua, olerki-errezitaldia eta animalia bat adoptatzeari buruzko sentsibilizazio-hitzaldia ere familia osoarentzako aukerak izango dira.

Programazio honen bidez, haurrekin eta familiekin era askotako gaiak jorratuko dituzte: adiskidetasuna, aniztasuna eta ezberdina den horrekiko sentsibilitatea, tolerantzia, artea, jolasa, musika, zientzia, poesia, berdintasuna, zainketen garrantzia, jakin-mina, irudimena…

Gazteentzako eta helduentzako jarduerak

Honako hauek dira gazteei eta helduei zuzendutako 40 jardueretako batzuk:

"Idazteaz beste" literatura-topaketak: beste behin, Liburutegien Sareak euskal literaturarako eta euskarazko literaturarako gune propioa izatearen aldeko apustua egin du, idazketaz harago joanda, eta beste literatura-genero batzuetara zabalduz eta publiko berrietara iristen saiatuz. Horretarako, Mikel Ayerbe Suduperen laguntza izango dute. Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea, EHUn irakaslea, literatura-kritikaria eta, batez ere, irakurzale amorratua da. Denboraldi honetarako bi proposamen antolatu dira: martxoaren 13an, 19:00etan, Zabalganan "Zinemaz, ahozko tradizioaz eta musika" eskainiko dute eta, maiatzaren 15ean, 19:00etan, Pilarren, "Memoriaren antzerkia, antzerkiaren memoria" Ainara Gurrutxagarekin (Dejabu panpinen laborategiaren sortzailea eta gaur egun Dona opera garaikideko aktore-artista) eta Olatz Gorrotxategirekin (antzerki-irakaslea, ikerlaria eta gaur egun antzokietan ikusgai dagoen Mierda de ciudad lanaren egilea) batera.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 30
  • Gaia Artxibategiak eta Liburutegiak