Azkuna Zentroak Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du, otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo dena

  • Azkuna Zentroak Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du, otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo dena

  • Aurtengo edizioan, Berba dariola lelopean, 50 bat sortzaile ezagunek parte hartuko dute
  • Aurten BBK Gutun Zuria Bilbao Saria Mariasun Landa idazleari eta Juan Mayorga antzerkigileari eman zaie
  • Gutun Zuriaren programazioa honako hauek osatzen dute: ikasleentzako topaketak, itzulpengintzako profesionalentzako prestakuntza, literatur solasaldiak, euskal sorkuntzari buruzko topaketak eta sormen prozesuei buruzko hitzaldiak
  • Nobedade gisa, jaialdian bi sail berri ditu: Gutun Zuria +Pro kongresu profesionala, liburuaren industriari zuzendua, eta Gutun Zuria Zabalik, urtean zehar hedatzen dena

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berrirako prestatzen ari da. Aurten, otsailaren 27tik martxoaren 2ra ospatuko da Berba dariola izenburupean. Hitzaren adierazpen guztietan fokua jarrita, edizio hau topagune bihurtzen da literaturaren inguruan, arte garaikidearen sistemari dagokionez.

Gaur goizean Azkuna Zentroan egin den aurkezpenean Amaia Arregi Bilboko alkateak, Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak, Iván de la Nuez Gutun Zuria Bilbaoko aholkulariak, Rakel Esparza Azkuna Zentroko programazio arduradunak eta Alasne Martín Azkuna Zentroko Mediatekako arduradunak hartu dute parte. Bestalde, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Gorka Martinez BBK-ko zuzendari nagusia ere bertan izan dira.

2024ko edizioa mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen da, hitza eta topaketa ardatz gisa hartuta. Berba darion elkarrizketa honetan, ehundik gora sortzailek parte hartuko dute, arteen eta literaturaren, idazketaren eta irudiaren, argitaletxeen eta liburu-denden truke askotariko batean. Jaialdiaren funtsa diren praktiken eta kezken gurutzaketa batean.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zuzendari Fernando Pérezen zuzendaritza artistikoarekin eta Beñat Sarasola, Iñaki Esteban, Iván de la Nuez eta María Mur-en aholkularitzarekin, Gutun Zuria mahai gainaren eta adimen artifizialaren artean ibiliko da, itsutzen gaituen irudi kopuruaren kudeaketaren eta gortzen gaituen hitz kopuruaren digestioaren artean.

BBK SARIAK: MARIASUN LANDA ETA JUAN MAYORGA

Ohikoa den bezala, BBK eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok hirugarren aldiz banatuko dute BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko saria. Sari honekin euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sormen-lana saritzen dute urtero, ibilbide, lan espezifiko edo kultura-proiektu garrantzitsu bat aintzatetsiz.

BBK Gutun Zuria Bilbao sariak, ohorezko makilaren itxuran, "Mariasun Landak, euskarazko haur eta gazte-literaturaren berritzaile handia, eta Juan Mayorgak, 2022ko Letren Asturiasko Printzesa Saria, antzerkiak eta egileek arte eszenikoei egiten dieten ekarpena irudikatzen duena, jasoko dute", Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak prentsaurrekoan iragarri duen bezala.

Jaialdia otsailaren 27an hasiko da, Mariasun Landari saria emanez, Perkusbika perkusio bikotearen emanaldiarekin eta Patxi Zubizarreta idazlearekin hitz eginez.

Juan Mayorgari martxoaren 2an emango zaio makila, jaialdiaren itxiera ekitaldian parte hartu aurretik.

GUTUN ZURIA ZENTRO OSOAN

Gutun Zuria Bilbaoren programazioa goizero hasten da Auditorioan, Patxi Zubizarreta, Josune Muñoz eta Hélène Vignal bezalako euskal haur eta gazte literaturako erreferenteen bitartez narrazio sorkuntzako ikasleen topaketarekin.

Gainera, otsailaren 28ko eta 29ko arratsaldeetan, Mediatekan, Maialen Berasategui itzultzaile sarituaren prestakuntza itzulpengintzaren publiko profesionalarentzat izango da.

Arratsaldero, Bastida Aretoko eta Auditorioko elkarrizketen aurretik, Mediateka topalekua izango da forma narratibo desberdinen eta praktika artistiko garaikideen arteko harremanaren inguruan hitz egiteko. Zentzu honetan, Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallièresek eleberri grafikoa eta ilustrazioaren inguruan hitz egingo dute, Jorge Carrión Adimen artifizialari buzu jardungo du eta Isaac Rosa eta Natalia Balseiro etorkizuneko antzokiei buruz arituko dira.

Bastida Aretoan euskal literatur sorkuntzari buruzko topaketak egingo dira, Jon Mikel Euba, Txomin Badiola, Miren Amuriza, Iñigo Astiz, Malen Amenabar, Isabel de Naverán, Nerea Ibarzabal eta Arantxa Urretabizkaia bezalako egileen parte-hartzearekin.

Bestalde, Auditorioan  sormen prozesuetara eta istorio pertsonaletara zabaltzen diren hitzaldiak egongo dira. Bertan, Abdellah Taïa, Anna Starobinets, Azahara Alonso, Bibiana Collado, Brenda Navarro, Rosa Montero, Brenda Navarro, Lucía Lijtmaer, Nadal Suau edo Gemma Ruiz idazleek parte hartuko dute.

Gainera, jaialdiaren zehar beste jarduera batzuk egongo dira, DesiderataMama crea eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sortutako ekoizpen eszenikoa bezala. Honek, dei egiten du liburuen garrantziaz hausnartzeko, irakurtzeko eta idazteko espazioak eta objektuak mimatuz; Pablo Marteren Eras olerkia zeharkatzen duen instalazioa; edo Fabulak antifabulakMiren Agur Meabe eta Sonia Ruedaren soinu eta ikusizko ikuskizuna, Mikel Inunziaga eta TRACKEN studio-rekin batera.

eszenAZ, Azkuna Zentroaren Arte Bizien Denboraldia, Gutun Zuria Bilbaorekin elkartzen da Antes que caiga la noche ikuskizunean, Gaston Corek Euskadin estreinatuko duen dantza, hip hop eta rap ikuskizunean. Koreografo argentinarraren azken sorkuntza La Iliada desde la contemporaneidad berrirakurketa da, rap bataila bihurtua.

Gutun Zuria +PRO

Gainera, Gutun Zuriaren edizio honek Gutun Zuria +PRO bezalako nobedadeak aurkezten ditu, liburuaren mundu profesionalari zuzendutako kongresu bat, non urtero liburu-kateko eragileek gaurkotasuneko hainbat gai eta eztabaida zirriborratuko dituzten pentsamendu kritiko batetik. Horrela, Gutun Zuria +PRO jaialdiak esperientzia kolektibo baterantz zabaltzen du jaialdia.

Lehenengo edizio hau, otsailaren 28an eta 29an izango dena Bastida aretoanGutun Zuria +PROk planteatuko du nola egiten dieten aurre argitaletxeek teknologia berrien erronkei, maila guztietan. "Esperientzia-mahaien formatuan, bi egunetan, erronka horiek jorratu eta landuko dituzte publikoarekin, adimen artifizialaren erabilerari eta hainbat arlotako aurrerapen teknologikoei buruz: itzulpena, idazketa, edizioa, banaketa, komunikazioa eta egile eskubideak", Fernando Pérezek, Azkuna Zentroko zuzendariak, aurreratu duen bezala.

Baieztatutako izenen artean, eremu horietako erreferente profesionalak nabarmentzen dira, hala nola Karlos del Olmo, Antonio Moreno Sandoval, Irene Intxausti, Verónica García, Óscar López, Jorge Carrión, Mercedes Morán, Santiago Mediano, Alicia Sellés, Elena Sánchez Nogales, Fernando Juárez, Lorena Fernández, Jesús Trueba edo José Antonio Ruiz de la Torre. 

Gutun Zuria Zabalik

Aurtengo beste nobedadea Gutun Zuria Zabalik da, letren hibridazioaren inguruko elkarrizketa-gune berria, jaialdiaren fokuak itzaltzen direnean aktibatzen dena. Jaialdia urte osoan zehar irekita mantentzeko asmoz, jaialdian landutako gaiak hedatu eta garatuko dira gunean, ikuspuntu, perspektiba eta eztabaida berriekin.

Era berean, literaturaren inguruan sortzen diren joerak eta eztabaidak aztertuko dira, sorkuntza garaikidearen eta bere testuinguru sozialaren barruan. Oskar Alegria zinemagileak inauguratuko du Gutun Zuria Zabalik, Zinzindurrunkarratz bere azken lana aurkeztuz. Ikus-entzunezko ibilbide poetiko bat da, behialako memoria batean barrena, haren zati batzuk baino geratzen ez direla.

Gutun Zurirako sarrerak dagoeneko salgai daude gutunzuria.azkunazentroa.eus webgunean.


  • DataUrtarrilak 30
  • Gaia Literatura