"Amek ez dute" Katixa Agirreren eleberriaren zinemarako egokitzapena filmatzen hasi dira
- Mar Coll zuzendariaren zinemarako buelta da filma, hamar urte geroago. Laura Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak dira protagonistak, eta Bartzelona, Lleida eta Tarragonan filmatuko dute pelikula, zazpi astean
Mar Coll zinemagilea Las madres no pelikula filmatzen hasi da, Elastica Films ekoiztetxeak (O Corno, Matria, Alcarràs...) iragarri duenez.
Escándalo Films eta Elastica Films etxeak ekoizten ari dira Las madres no, Amek ez dute Katixa Agirreren eleberrian oinarritutako filma. "Amatasun ahul baten tentsioaz eta konplexutasunaz dihardu, eta egia eztabaidaezin batera hurreratzen da, enpatiatik eta ulerberatasunetik".


