Punto de Vistak Celia Viada proposatu du X Films proiektuko zinemagile izateko hurrengo edizioan, Nafarroan film bat egin dezan

  • Punto de Vistak Celia Viada proposatu du X Films proiektuko zinemagile izateko hurrengo edizioan, Nafarroan film bat egin dezan

  • Aurten Tránsitos estreinatuko da X Filmsen, Anna López Lunaren sanferminei buruzko ikuspegi pertsonala, super 8n filmatua

Berriz ere hemen da X Films, Punto de Vistako sail ikoniko eta berezienetako bat, jaialdia pelikula baten ekoizle bihurtzen duena, eta berritasunak dakartza. Urtero, Nafarroan filmatu beharreko saiakera dokumental baten proiektua aukeratzen da X Filmsen, lurralde honetako ikus-entzunezko sorkuntza aberasten joateko asmoz. Ekimenaren izenari dagokionez, ekoiztetxe batetik hartua da; hain zuzen ere, Juan Huartek produkzio etxe nafar bat sortu zuen 1963. urtean, «interes artistiko berezia duten» filmak ekoizteko asmoz, eta bertan egin zituzten zinemaren munduko lehen urratsak artista handi askok, hala nola Jorge Oteiza, Néstor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi edo José Antonio Sistiagak, baita beste sortzaile anitzek ere. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuta, zenbait zinemagileri obra bat sortzeko aukera emateaz gain, ez-fikziozko lanak egiten dituzten ahots berriak Nafarroara erakarri nahi ditu jaialdiak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 19
  • Gaia Ikus-entzunezkoa