(H)ilbeltza: nobela beltza, urtarrila, euskara eta Baztan, berriz elkar hartuta
- Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa...
Urteko lehen hitzordu nabarmenenetakoa da, eta erreferentzia bihurtu da dagoeneko. (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa egingo dute aurten Baztanen, ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra.
Programa seigarren Hlbeltza bekaren irabazleak abiatuko du: Beñat Irastortzak Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia eskainiko du hilaren 22an, astelehenarekin, Arizkungo Medikuaren Etxean.
Asteazkenean, Miren Agur Meaberen txanda izango da; "Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara" solasaldia eskainiko du Anizko Mendiarte elkartean. Ostegunean, berriz, Jon Alonsok Carvalho Euskadin liburua aurkeztuko du Berroetako Gure Ametsa elkartean, Irati Jimenez lagun duela.


