BAR #11 - Bidasoa Art Residency 2024

  • BAR #11 - Bidasoa Art Residency 2024

Bidasoa Artist Residency Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.

Deialdi honek sorkuntza eta ikerketarako egonaldi bat sortzea du helburu, non artista batek "marjina" kontzeptuaren inguruko hausnarketa egingo baitu. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinatan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.

ZERTAN DATZA?

Bitaminek eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:

-Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.

-Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.

-Lan egiteko eremua.

-Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).

-Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.

-Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).

-Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.

-Komunikazioa eta hedapena.

*Bitaminek gonbidapen gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.

EPEMUGA

Otsailaren 19ra arte (astelehena) aurkez daitezke eskaerak.

bitamine.net

  • Epea 2024(e)ko Urtarrilak 19(e)tik 2024(e)ko Otsailak 19(e)ra
  • EntitateaBitamine Faktoria
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena
  • Harremanaenter@bitamine.net

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.