Iñaki Beobide kulturgile eta euskaltzalea zendu da
- Herri Gogoa diskoetxea eta Jarrai antzerki taldea sortu zituen, eta 2011 Argizaiola saria eman zioten Durangoko Azokan
Iñaki Beobide kultur gizon zumaiarra zendu da, 89 urte zituela. Herri Gogoa diskoetxea eta Jarrai antzerki taldea sortu zituen, eta Euskal Telebistaren sorreran ere ibili zen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazlea izendatu zuen 1965ean.


