Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa 2024
Bilboko Udalak GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XLI. edizioaren deialdia egin du.
Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte, 18 urtetik gorakoak badira.
Hizkuntza-modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera soilik aurkeztu daiteke obra bakoitza.
Lanak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15ean hasiko da eta 2024ko martxoaren 30ean amaituko da.
Hizkuntza-modalitate bakoitzak sari bat eta accesit bi izango ditu. Saria 3.500 € gordinekoa da, eta accesitak, 1.750 € gordinekoa bakoitza.
- Epea 2024(e)ko Urtarrilak 15(e)tik 2024(e)ko Martxoak 30(e)ra
- EntitateaBilboko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


