Bilboko Udalak "Ikusi eta Ikasi" jarri du martxan, uriko auzoetan aisialdi familiarra euskaraz egiten 21 urte beteko dituen programa

  • Bilboko Udalak

  • 2 eta 11 urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzenduta dago eta edizio honetan programatutako 60 jardueretan izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 15etik 28ra
  • Jarduera-programa otsailean eta martxoan egingo da uriko barrutietan, eta ezinbestekoa da www.ikusietaikasi.eus webgunearen bidez izena ematea
  • 2 eta 3 urteko umeek eta gurasoek saio bereziak izango dituzte, adin-tarte horri egokituta

Bilboko Udalak "Ikusi eta Ikasi" programaren XXI. edizioa jarri du abian Bilboko barrutietan2 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako aisialdi familiarreko 60 jarduera euskaraz dituen programa da, eta 2 eta 3 urte bitarteko umeek eta gurasoek adin-tarte horretara egokitutako saio espezifikoak izango dituzte. "Udalak aniztasuna eta emozioak euskararen bidez lantzearen aldeko apustua egiten du, familiak aurten diseinatu dugun programa bezain askotarikoak baitira"adierazi du Eider Inunziaga Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioartekoko Gaietako Saileko zinegotziak.

Edozein jardueratan parte hartzeko, www.ikusietaikasi.eus web-orriaren bidez eman beharko da izena, eta interesdunek gaurtik (hilak 15) urtarrilaren 28ra arteko epea dute horretarako. Programazioa otsailaren 8an hasiko da Errekaldeko Udaltegian Eneko eta Ixabel ikuskizunarekin, eta maiatzaren 31n itxiko da Campos Elíseos antzokian Gora Bihotzak ikuskizunarekin.

"Ikusi eta Ikasi" programak otsailetik maiatzera bitarteko hiru tarte izango ditu: 2 eta 3 urte bitarteko umeentzako jolas-saioak, gurasoekin batera (Altzoan); sormen-tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta haien familientzat (Familian); eta dibertsio-tailerrak 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunekin (Lagunartean).

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 15
  • Gaia Arte eszenikoak, Bestelakoak