Mikel Sotok irabazi du Tene Mujika beka, Jon Miranderi buruzko ikerketa proiektu batekin

  • Mikel Sotok irabazi du Tene Mujika beka, Jon Miranderi buruzko ikerketa proiektu batekin
    Mikel Soto. Argazkia: Juantxo Egaña

"Mirande: Herriminez, ezin-minez" proiektua aurkeztu du iruindar idazleak

Mikel Soto idazle eta editore ohi iruindarrak irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko bekak.

Sotoren proiektua Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak aukeratu du, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUrtarrilak 12
  • Gaia Literatura