Chillida: obra agorrezin baten lagin batzuk
- 100 urte dira Eduardo Chillida donostiar eskultorea, XX. mendeko euskal artearen protagonista nagusietako bat, jaio zela. Haren obraren zertzelada batzuk bildu ditugu
Pintura, collagea, marrazkia, eskultura –jakina–, grabatua... Obra oparoa eta berealdiko itzala utzi zituen Eduardo Chillida artistak (Donostia, 1924ko urtarrilak 10 - Donostia, 2002ko abuztuak 19), XX. mendeko euskal artearen izen handietako batek.
Ezagun-ezaguna da bere obra, nola mundu zabaleko hirietan ikusgai den eskultura publikoa hala nonahiko museoetan erakusgai izan diren, badiren eta izango diren lanak, eta adituek ertz askotatik hartu dute hizpide Chillida zenaren lana, tartean Peter Selzek, James Johnson Sweeneyk, Martin Heideggerrek, Emil Cioranek eta Octavio Pazek.


