Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiņuko enklabeko udalek eta kuadrillek sustatutako kultura-ekimenak garatzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia
Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2024ko ekitaldian udalek eta kuadrillek sustatutako kultura ekimenak garatzeko.
Bi dirulaguntza modalitate ezartzen dira:
- 1. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro edo txikiagoa duten kultura proiektuak.
- 2. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro baino handiagoa eta 20.000 euro baino txikiagoa duten kultura proiektuak.
Erakunde eskatzaileek proiektu bakarra aurkeztu dezakete, eta bi modalitateetako bat aukeratu behar dute aurkezteko.
- Informazio gehiago (Arabako Foru Aldundia)
- Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek sustatutako kultura-ekimenak garatzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia (ALHAO | PDF - 217 KB)
- Epea 2024(e)ko Urtarrilak 11(e)tik 2024(e)ko Urtarrilak 31(e)ra
- EntitateaArabako Foru Aldundia
- AtalaKultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaSektore anitz
- JardueraSustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


