Ondarroako bi horma-irudi eta Ibarrako bat, munduko onena izateko lehian

  • Ondarroako bi horma-irudi eta Ibarrako bat, munduko onena izateko lehian

Urtarrilaren 31n amaituko da Street Art Cities aplikazioan munduko mural hoberenaren alde bozkatzeko epea

2023an mundu osoan egin diren 100 mural onenetatik hiru Euskal Herrian daude, Street Art Cities webgune espezializatuaren arabera, eta bozketa ireki dute orain, mural horien rankinga osatzeko. Boza app bidez eman daiteke urtarrilaren 31ra arte.

Orrialdera sartzean, Ondarroako mural bat eta Ibarrako beste bat agertzen dira lehen orrialdean sari nagusia jasotzeko aukera duten 50 horma-irudiren artean. Bigarren atalean, Ondarroako beste mural bat ageri da 15eko talde baten artean "Impact Award" sarirako hautagai.

Artezaleen komunitateak aukeratu ditu mundu osoko lanak, eta orain bozketa abiatu dute, irakurleek horien ordena zehazteko.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUrtarrilak 8
  • Gaia Ikusizko arteak