Legamia 2024: Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programetarako beka
Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa da. Arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak, edozein fasetan daudela ere, babestu, erraztu eta laguntzea du helburu.
Horrekin batera, Errenteriako Kultura Sailaren eta honekin lankidetzan aritzen diren eragileen artean garatuko den mediazio plangintza baten bidez, sorkuntza bera Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzeko asmoa da programa honen ezaugarri nagusienetakoa.
- Legamia 2024: Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programetarako beka (GAO - 2024ko urtarrilak 4)
- Informazio gehiago
- Epea 2024(e)ko Urtarrilak 5(e)tik 2024(e)ko Otsailak 1(e)ra
- EntitateaErrenteriako Udala
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza, Bitartekaritza
- Harremanakulturakreaktiboa@errenteria.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


