Izaro, ZOO, Bulego, Merina Gris edo La Plazuela, 2024ko ZEID Fest Gaztean gozagai

  • Izaro, ZOO, Bulego, Merina Gris edo La Plazuela, 2024ko ZEID Fest Gaztean gozagai

ZEID Festek kultura proposamen zabala dakar hirugarren urtez. Aurtengo honetan, Gaztearekin indarrak batuta, uneko musikaren joera desberdinak batu dira izen handiz beteriko kartelean. Euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango da, eta kanpoko artista entzutetsu eta oso interesgarriak ere bertaratuko dira.

IZARO, ZOO, Bulego, Merina Gris, La Plazuela, Gatibu, Tanxugueiras, Bulego, Delaporte, Eire, Etxepe, The Tyets, Mutilo, Fillas de Cassandra, Lia Kali, Sara Zozaya eta BSRT Kolektiv ikusiko ditugu oholtza gainean.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 34,5 euroan (+3,45 euroko kudeaketa gastua), ZEID Festen webgunean. Tiket orokorraz gain, sarrera bereziak daude: sarrera+mertx esklusiboa (54,9 euro), kuadrilla bonoa (9+1, 31,05 euro), nerabeen sarrera (12-17 urte, 17 euro) eta txikien sarrerak (6 euro 6-11 bitartekoak eta dohan 6 urtetik beherakoentzat).

Albiste osoa irakurri.

.eitb.eus

  • DataUrtarrilak 4
  • Gaia Musika