WORKinLan Workshop otsailaren 16an eta 17an izango da Euskalduna Jauregian

Argitalpen-data: 

Lanbide.


WORKinLan Workshop ekitaldia Euskalduna Jauregiko hallean egingo da. Bertan hainbat agertoki eta txoko gaituko dira, eta hitzaldi, mahai-inguru eta tailerren egitarau praktiko oso bat eskainiko da. Publiko guztientzako gai interesgarriak izango dira: etorkizuneko enpleguak, prestakuntzaren garrantzia, senior talentua eta enplegu inklusiboa, beste askoren artean. Gune aktibo eta dinamiko horretan, bertaratzen direnek (doakoa izango da) enpleguaren arloko prestakuntza, hautaketa eta garapenaren arloko adituei entzun eta horiekin topo egin ahal izango dute.

Ekitaldian lau txoko edo workshopak izango dira:
  1. Prestakuntza
  2. Etorkizuneko enpleguak
  3. Enplegurako gamifikazioa
  4. TechSkilling Proba

Gainera, ekitaldiaren bi egunetan enpleguari eta ekintzailetzari buruzko hainbat hitzaldi izango dira.