Visesa Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko bihurtu da % 100ean

Argitalpen-data: 

Gaur, 2023ko ekainaren 16an, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta KUTXABANK eta LABORAL KUTXA sozietateen arteko akzioen salerosketarako eskritura publikoa sinatu da, eta horren bidez Visesa % 100ean titulartasun publikokoa izatera igaro da.

Visesa Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko bihurtu da % 100ean

Errubrika horren bidez, Eusko Jaurlaritzak Kutxabank (% 18,59) eta Laboral Kutxaren (% 2,78) esku zeuden Visesaren akzioak (guztira 2.648) erosi ditu, 15,6 milioi euroren truke. Balioa Kapital-sozietateen Legean aurreikusita dagoen aditu independente batek zehaztu du. Visesaren akziodunak aldatzeko eskaera Kutxabank eta Laboral Kutxaren eskutik sortu da.

Ordainketa kreditu globalaren gehikuntzari esker egin da, diruzaintza-geldikinaren kargura.

Visesak etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidearen alde lan egiten jarraituko du, herritarren bizi-kalitatea bultzatzeko gakoa baita. Konprometituta dago 2021-2023 Etxebizitzaren Gida Planaren eta 2022-2036 Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialak ezarritako helburuekin; izan ere, epe luzean EAEko gizarte-ongizatearen ereduaren oinarrietako bat etxebizitza izatea aurreikusten da bertan.