Urte berri on!

Argitalpen-data: 

Liburutegi Zerbitzutik 2023 urte berri zoriontsua opa dizuegu.
Eta mezu hau aprobetxatzen dugu 2022an Zerbitzuan izan diren aldaketak birpasatzeko. Dakizuenez, Elena Revilla joan zen eta Maider Uriarte gurekin itzuli zen, Mikel Arenazak erretiroa hartu zuen eta bere plazara Jose Antonio Rodríguez etorri zen, eta abenduan Francisca Pulgarrek erretiroa hartu du, baina,  oraingoz ezin dugu esan nork ordezkatuko duen, dakizuenez plaza lehiaketara atera behar baita. Beraz, aldaketekin agurtu genuen urtea, eta hasi berriak ekartzen digun emozioarekin eta ezezagunarekin hartu dugu.
2023 zoriontsua Euskadiko liburutegi eta profesionalentzat!