El Salvadorreko Akueduktuen eta Estolderien Administrazio Nazionaleko (ANDA) eta Costa Ricako Akueduktuen eta Estolderien Institutuko (AyA) ordezkaritza Uraren Euskal Agentzia bisitatu zuen atzo Euskal Fondoaren ordezkariekin batera. Gaur, Lankidetzaren Euskal Agentziaren egoitzan izan du jarraipena, bertan URAk genero-berdintasunerako politiken arloan duen esperientzia gainerako erakundeekin partekatzeko aukera izan du, bai uraren erakundeen baitan, bai kanporako proiekzioan eta transmisioan, bai gai berari buruzko dokumentuetan.
Otsailaren 16ko jardunaldi horretan alde guztiek dituzten zalantzak, erronkak eta aukerak partekatu ahal izan zituzten haien lurraldeetan egiten duten eguneroko lana aberaste aldera. Jorratutako gaien artean egon dira
- Hidrologia-plangintza
- Jabari publiko hidraulikoa kudeatzeko erronkak eta arazoak
- Uholde arriskuaren eta lehorteen kudeaketaren plangintza eta arrisku horiei aurre hartzeko ekintza zehatzak
Otsailaren 16ko bilera hori, ur- eta saneamendu-sistemen eraginkortasunari laguntzeko tresna tekniko eta teknologikoen erabilerari buruzko esperientziak trukatzeko AKUAL programaren barruan egin zen. Gaur Lankidetzaren Euskal Agentziaren egoitzan izandako jadunaldiarekin osatu da, bertan URAk genero-berdintasunerako politiken arloan duen esperientzia gainerako erakundeekin partekatzeko aukera izan du.
AKUAL nazioarteko lankidetzarako erakundeen arteko ahalegina da, eta, maila desberdineko erakunde publikoez gain (autonomikoa, forala eta udalekoa), Euskadiko eta Nafarroako ur-enpresa operadore nagusiek ere parte hartzen dute.
Informazio gehiago: El Salvador eta Costa Ricako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, uraren eta saneamenduaren arloko esperientziak trukatzeko
