Sasoi fisikoa neurtzeko erreferentziazko balio berriak Europarako

Argitalpen-data: 

Haur eta nerabeen sasoi fisikoa neurtzeko erreferentziazko balio berriak argitaratu berri ditu Fitback proiektuak.

Azterlanak fitness txostenak sortzeko lehen plataforma aurkezten du, eleanitza, sarbide irekikoa eta webgune batean oinarritua (FitBack), haur eta nerabeen sasoi fisikoaren Europako egoeraren informazio interaktiboa eta mapa bisualak eskaintzen dituena.

Era berean, informazio horrek sasoi fisikoa neurtzeko erreferentziazko balio berriak ezartzeko balio izan du. Lan hau aintzat hartuta, Eusfit Mugiment ekimenak ere erreferentziazko balioak eguneratuko ditu.

Hemen aurkituko duzue artikulua.