Osakidetzaren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azterketek 83.604 izangai bilduko dituzte asteburu honetan Barakaldoko BECen.

Argitalpen-data: 

Ostiralean, larunbatean eta igandean egingo dira 9 kategoria profesionaletako hautaketa-probak; horien artean daude Osakidetzaren egungo Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena gehien eman dutenak. Zeladorea, administrari laguntzailea, erizaina eta erizaintzako laguntzailea dira kategoria jendetsuenak, handienetik txikienera.

 

Osakidetzak 2018-2019ko EPEko deialdi guztien behin-behineko emaitzak argitaratu ditu 2020-21-22-22-Egonkortzeko EPEan azterketak egingo dituzten kategoria profesionaletan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hartutako konpromisoa betez.

 

 

Gaurtik (ostirala, irailak 29) urriaren 1era arte (igandea), Barakaldoko BECen 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko  hautaketa-probak egingo dira; hots, parte-hartzaile gehien izan ohi dituzten horiek.

 

Probak gaur, ostirala, hasiko dira, 13:30ean, fisoterapeuten kategoriako azterketarekin, eta arratsaldeko 17:30ean, laborategiko teknikari espezialisten proba egingo da. Bi ariketek 1.842 eta 2.138 izangai bilduko dituzte, hurrenez hurren.

 

Larunbatean, hilak 30, 09:30ean egingo da hautaketa-prozesu honetako probarik ugariena. 19.462 lagunek dute hitzordua zeladoreen kategorian eskainitako plazetako bat lortzeko. Eguerdian, 13:30ean, aurreikusita dago proba egitea administrarien laguntzaile kategorian. Guztira, 15.320 lagunek hartuko dute parte, eta asteburuko bigarren probarik ugariena izango da., eta arratsaldean, 17:30ean, zerbitzuetako langileena. Bi probak horiek, halaber, Osakidetzako egungo hautaketa-prozesuan hautagai gehien izan dituzten artean daude: 15.320 eta 8.747 pertsona, hurrenez hurren.

 

Igandean eta lehen orduan, 09:30ean, Barakaldoko BECera joango dira erizainen kategoriako proban parte hartzen dutenak. Guztira 13.287 izangai hurbilduko dira; hau da, egungo hautaketa-prozesuan hirugarren kategoria profesional lehiakorrena da. Ordu berean egingo da zerbitzu orokorretako gidarien azterketa. Guztira 1.813 lagunek eman dute izena kategoria horretan.

 

13:30ean, erizaintzako laguntzaileen txanda izango da. Guztira, 12.961 lagunek hartuko dute parte.

Azkenik, 17:30ean, administrariaren azterketa egingo da. Azterketa horretan, 8.034 izangai bilduko dira, eta, horrekin, 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko astebururik jendetsuenean egin beharreko probak amaituko dira.  

 

2020-21-22-Egonkortzeko EPEko gainerako 79 kategorietarako hautaketa-probak urrian eta azaroan egingo dira. Hautaketa-prozesu honetako azken azterketak 2023ko azaroaren 25ean egingo dira.

 

2018-19 EPEko behin-behineko emaitza guztiak argitaratzeko konpromisoa

 

Osakidetzak 2018-2019ko EPEko deialdi guztien behin-behineko emaitzak argitaratu ditu 2020-21-22-22-Egonkortzeko EPEan azterketak egingo dituzten kategoria profesionaletan.

 

Horrela, pixkanaka 82 lanbide-kategoria horien emaitzak ezagutarazi dira, eta, beraz, 2018-19ko EPEan deitutako kategorien % 100ek dagoeneko ezagutzen dituzte emaitzak. Horrela, bete egiten da Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak hartutako konpromisoa, 2018-2019ko EPEan parte hartu zuten pertsona guztiek behin-behineko emaitzak ezagut ditzaten 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko deialdi bakoitzari dagozkion azterketak egin aurretik.

 

2020-21-22-Egonkortzeko EPEa 11.000 profesionali baino gehiagori egonkortasuna emateko Osakidetzak martxan jarritako hautaketa-prozesua da, plantillaren heren bat inguru egonkortzeko, alegia. Bitartekotasun-tasa murrizteko konpromiso sendoa erakusten du, horri esker %  8tik behera geldituko baita tasa hori, Europako legeriak jasotzen duen estandarrarekin bat etorriz.

 

 

BECen (Barakaldo) 2023ko asteburu honetan (irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean) egingo diren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azterketei dagokienez, honako hau da egin beharreko hautaketa-proben egun, ordu eta kategoriei buruzko informazioa:

 

2023/09/29 13:30 FISIOTERAPEUTA

2023/09/29 17:30 LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

2023/09/30 9:30 ZELADOREA

2023/09/30 13:30 ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

2023/09/30 17:30 ZERBITZUETAKO LANGILEA

 

2023/10/01 9:30 ERIZAINA

2023/10/01 9:30 ZERBITZU OROKORRETAKO GIDARIA

2023/10/01 13:30  ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA:

2023/10/01 17:30 ADMINISTRARIA

Informazio gehigarria