UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian, Vitoria-Gasteizen, 2.296 izangai bilduko dira Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzako 15 kategoria profesionalen azterketak egiteko, urriaren 28an (larunbata) eta 29an (igandea).
Horiek eginda, azaroan, 22 kategoria profesionaletako probak egitea baino ez da faltako, Osakidetzako 2020-21-22-E EPEko fase hau amaitutzat emateko.
Asteburu honetan, Osakidetzaren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEan eskainitako 15 lanbide-kategoriatako azterketetan 2.296 izangai bilduko dira UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian, Vitoria-Gasteizen.
Azterketa guztiak 9:30ean izango dira, bai larunbatekoak (urriak 28), bai igandekoak (urriak 29). Larunbatean, 9 kategoriatako azterketak egingo dira, eta igandean, gainerako 6 kategorietakoak.
Hautagai gehien dituen lanbide-kategoria Antolakuntzako Goi Mailako Teknikariarena da; 867 pertsonak eman zuten izena, eta azterketa hilaren 29an (igandea) egingo da.
Larunbatean, 28an, asteburu honetan izangai gehien dituzten beste bi kategorietako probak egingo dira: Ekonomiako Goi Mailako Teknikariarena eta Psikologo Klinikoarena (613 eta 134 izangai dituzte, hurrenez hurren).
Urriko azken asteburu honetako hautaketa-probak egin ondoren, Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzaren egungo fasea amaitutzat emateko, eskaintzen diren 110 lanbide-kategorietatik 22 azterketa baino ez dira egongo egiteko. Osakidetzaren 2020-21-22-e EPEko azken azterketak 2023ko azaroaren 25ean egingo dira.
Enplegu publikoa egonkortzeko hautaketa-prozesu hau amaitutakoan, 11.000 profesionalen baino gehiagoren lanpostuak egonkortuta izango dira; hau da, Osakidetzako plantillaren herena. Gainera, EPE horren bidez, bitartekotasun-tasa % 8tik behera jaistea lortuko da erakundean, Europako legerian jasotako estandarrarekin bat etorriz.
Asteburuan Gasteizko Elurreta ikasgelategian egingo diren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azterketei dagokienez, hona hemen jakin beharreko informazioa (hautaketa-probak egingo diren kategoriak, egunak eta orduak):
Larunbata, 2023/10/28 9:30
EKONOMIAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
PSIKOLOGIA KLINIKOKO FET
NEUROLOGIAKO FEM
MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO FEM
PNEUMOLOGIAKO FEM
MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FEMT
ONKOLOGIA MEDIKOKO FEM
IMMUNOLOGIAKO FEMT
PREBENTZIO-MEDIKUNTZAKO ETA OSASUN PUBLIKOKO FEM
Igandea, 2023/10/29 9:30
ANTOLAKUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM
KSU-KO FEM
KIRURGIA PLASTIKO, ESTETIKO ETA KONPONTZAILEKO FEM
ERREUMATOLOGIAKO FEM
MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM