Osakidetzako Etengabeko Arretako Gune (EAG) guztiak zabalik egongo dira Gabonetako jaiegunetan

Argitalpen-data: 

  • Osakidetzak EAEko biztanleentzako osasun-arreta bermatuko du, bere baliabide-sarearen bidez, EAGak barne

Osakidetzak euskal herritarrei jakinarazten die Gabonetako jaiegunetako osasun-laguntza bermatuta dagoela Etengabeko Arretako Guneen (EAG), etxeko arretako zerbitzuen, ospitaleko larrialdien eta larrialdietako osasun-garraioaren bidez.

Etengabeko Arretako Puntuek ohiko irekiera- eta itxiera-ordutegiak mantenduko dituzte, kasuaren arabera, arreta medikoa edo erizaintzakoa emateko.    

Erabiltzaileek beste maila bateko arreta beharko balute, egin ohi den bezala, zerbitzua etxeko arreta-sarearekin, ospitaleko larrialdiekin eta osasun-garraioarekin osatuko da. 

Beste edozein kontsulta egiteko, Osakidetzaren www.osakidetza.eus web-orrira jo dezakezu.

Informazio gehigarria