Osakidetzak eta sindikatuek osasunaren arloko mahai sektorialaren 2023ko azken bilera egin dute

Argitalpen-data: 

 

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Euskal Osasun Zerbitzuan ordezkaritza duten sindikatuek osasunaren arloko 2023ko azken Mahai Sektoriala egin dute gaur osteguna, abenduaren 14a, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Gasteizen.

 

Bileraren gai nagusia negoziazio kolektiboa izan da,batik bat medikuek eta erizainek Oinarrizko Osasun Laguntzako autokontzertazio-programan beren borondatez parte hartzearen konpentsazio gisaprofesional horientzat aurreikusitako ordainsaria izan dute aztergai.

 

Oinarrizko Osasun Laguntzako autokontzertazio-programa borondatezkoa da eta aplikatuko da behar beste profesional ez dagoenean eta osasun-zentroetako ohiko lanaldiaren barruan laguntza-eskaera asetzeko beharrezkoa denean.

 

Osakidetzak, gainera, medikuen eta erizainen artean autokontzertazioa konpentsatzeko antzeko irizpideak aplikatzea proposatu du. Arlo sozialak Osakidetzaren proposamena jaso ondoren, hurrengo mahaietan jarraituko da gaia aztertzen.

 

Era berean, Osakidetzak aurreko mahaietan erakundeko plantillari buruzko informazioari eta Giza Baliabideen arloko behin-behinekotasunari dagokienez hartutako konpromisoak bete ditu.

 

Informazio gehigarria