Osakidetzak 2018-2019ko EEPko azken-aurreko hautaprobak egin ditu

2023-01-21

  • Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikaria, Antolamenduko goi-mailako teknikaria eta Klimatizazio Instalazioetako teknikaria lanbide-kategorietako azterketak izango dira EEPko jardueraren ardatz larunbatean eta igandean
  • Datorren asteburuan amaituko dira Osakidetzaren 2018-2019ko EnpleguEskaintza Publikoko azterketak

 

Osakidetzak 2018-2019ko EEParen bigarren faserako aurreikusita dauden hautaprobekin jarraituko du. Urtarrilaren 21ean, larunbata, eta 22an, igandea, 2018-2019ko Osakidetzako EnpleguEskaintza Publikoko azken-aurreko azterketak egingo dira.

Hala, larunbatean Antolamenduko goi-mailako teknikariaren eta Klimatizazio Instalazioetako teknikariaren lanbide-kategoriei dagozkien hautaprobak egingo dira, eta igandean EEParen jarduera Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikariaren proban soilik oinarrituko da.

Guztira 2.314 lagun deitu dira asteburuan eskainiko diren 37 plazetako batzuetarako hautagai izateko.

Kategorien arabera, Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikariaren kategoria da ugariena 1.367 izangai bilduko ditu, eta ondoren Antolamenduko goi-mailako teknikariaren kategoria 795 lagun deituta daude—.

Asteburu honetako proba guztiak UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian egingo dira, goizez.Larunbateko eta igandeko azterketak 9:30ean hasiko dira.

 

2018-19 EEP. 2023KO URTARRILAREN 21EKO ETA 22KO AZTERKETAK. UPV/EHU-KO ELURRETA IKASGELATEGIA (VITORIA-GASTEIZ)

Data, ordua, kategoriak, deitutako plazak eta deitutako pertsonak

 

Data

Ordua

Kategoria

Deitutako plazak

Deitutako pertsonak

2023/01/21

9:30

KLIMATIZAZIO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

4

157

2023/01/21

9:30

ANTOLAMENDUKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

17

790

2023/01/22

9:30

ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

16

1.367

 

 

GUZTIRA                                                                3

37

2.314

 

 

2018/19ko EEParen bigarren faseko kategoria bakoitzeko proben egunari, orduari eta lekuari buruzko informazio xehatua, dokumentu honetan.

 

Asteburu honetan Antolamenduko goi-mailako teknikariaren, Klimatizazio Instalazioetako teknikariaren eta Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikariaren lanbide-kategoriei dagozkien hautaprobak egin ondoren, datorren asteburuan, hilaren 28an, larunbata, eta 29an, igandea, egingo diren probak baino ez dira geratuko 2018-2019ko EEPko hautaprobak amaitzeko.