Onkologikoa zentroak Gipuzkoa osoko paziente onkologikoak hartuko ditu

Argitalpen-data: 

  • Osakidetzak eta Onkologikoa zentroak 2018ko abenduan hitzarmena sinatzearekin hasitako urratsak osatzen dira orain, prozesu asistentzialak instalazio horrekin lotuta
  • Azaroaren 17tik aurrera, ospitaleratu beharreko Gipuzkoako paziente onkologiko guztiak Onkologikoa zentroan ospitaleratuko dira, Donostia Ospitaleko onkologiako ospitalizazio-plantak eraikin horretara leku aldatu ondoren
  • Gipuzkoako Onkologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea arduratuko da zerbitzu hori egitea. Donostia Ospitaleko eta Onkologikoa zentroko profesionalez osatutako unitate horrek 2.000 paziente baino gehiago artatu ditu aurten

Datorren astelehenetik aurrera, azaroaren 27tik aurrera, Onkologikoa zentroak onkologian ospitaleratu behar duten gipuzkoar guztiak hartuko ditu, Osasun Sailak eta Onkologikoak berak duela bost urte sinatu zuten lotura-hitzarmenaren ondorioz. Lekualdaketa horrekin osatzen da 2018an hitzarmen hori sinatzearekin hasitako bidea, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko onkologiako ospitalizazio-plantak Onkologikoa eraikinera lekuz aldatzea ekarri duen bidea.

2.000 paziente baino gehiago artatu dituzte

Zerbitzu horiek eta dagozkien profesionalak lekuz aldatzea beste urrats bat da Gipuzkoako Onkologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateak onkologia-zerbitzuak modu homogeneoan egiteko ahaleginean. Unitate hori Donostiako Unibertsitate Ospitaleko eta Onkologikoa zentroko profesionalek osatzen dute, eta 2023an 2.000 paziente baino gehiago artatu ditu.

Donostia Ospitaletik Onkologikora egingo den lekualdaketan, zehazki, Onkologia Medikoko, Onkologia Erradioterapikoko eta Zainketa Aringarri Onkologikoetako ospitalizazio-jarduera aldatuko da lekuz, Gipuzkoako Onkologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateak zerbitzuak modu homogeneoan egin ditzan.

Lekualdaketaren ondoren, arian-arian berrantolatuko dira Onkologikoa eraikineko ospitalizazio-plantan prestazioak.

Arestian aipatu denez, egoera horretan dauden pazienteak artatzen dituen profesional-taldeak lehendik artatzen zuen talde bera izaten jarraituko du, eta, horrela, aurretiazko ezagutzaren garrantzia nabarmenduko da eta diziplina anitzeko asistentzia-eredua gara dadin bultzatuko da.

Horrek guztiak nabarmen hobetuko du paziente horiei eskainitako asistentzia, eta onura erantsia ekarriko die instalazioekin, pazienteentzat eta haien lagunentzat erosoa baitira.

Informazio gehigarria