Nerea Melgosak topaketa bat izan du terrorismoaren biktimen elkarteekin

Argitalpen-data: 

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, terrorismoaren biktimen elkarteekin bildu da gaur arratsaldean, lehen aldiz, sailburua izendatu dutenetik. Eusko Legebiltzarrean egin du, Biktimen Europako Eguna dela eta (martxoaren 11n ospatzen da), elkarte horiek Ganberako lehendakari Bakartxo Tejeriak hartu ditu.

Tejeriak harrera egin ostean, biktimen elkarteetako ordezkariak Melgosa sailburuarekin bildu dira. Harekin batera izan dira Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzako taldea: José Antonio Rodríguez Ranz sailburuordea, Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria eta Enrique Ullibarriarana Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkularia.

Hamabost bat biktima-elkartek hartu dute parte bileran: Terrorismoaren Biktimen Fundazioa; Terrorismoaren Biktimen Andaluziako Elkartea; Estatuko Segurtasun Indarrak eta Kidegoak Elkartea; Valentziako Terrorismoaren Biktimen Elkartea; Extremadurako Terrorismoaren Biktimen Elkartea; Kataluniako Terrorismoaren Biktimen Elkartea; Fundazioa; Errioxako Terrorismoaren Biktimen Elkartea; 11M Elkartea; Fernando Buesa Fundazioa; Gaztela eta Leongo Terrorismoaren Biktimen Elkartea; Bakearen Biktimen Elkartea; Zaitu Elkartea; ASERFAVITE; eta Marqués de las Amarillas Elkartea.

Erakunde horiek guztiak Melgosak zuzentzen duen sailak Goiuri Jauregian antolatu duen ekitaldian izango dira bihar, ostiralean. Ekitaldi horretan, Memoriaren eta Aitortzaren Koadernoak deiturikoak emango zaizkie ETAren terrorismoaren biktimen senideei.