Nerea Melgosak Professional Women"s Network-en workshop-ean parte hartu du

Argitalpen-data: 


      image00005.jpeg

                                                                               Bilbo, 23/03/23
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Professional Women’s Networkek antolatu duen
Liderazgo equilibrado ante la diversidad - LEAD workshopean parte hartu du. Professional Women´s Network nazioarteko mugimendu bat da, eta emakumeen lanbide-karrerak eta enpresetan genero-berdintasunak aurrera egiteko lan egiten du.Hitzordua Bilboko Euskalduna Jauregian izan da.

“Garrantzitsua da mito faltsuak eraistea. Esaterako, lidergo-postuak betetzeko hainbeste prestakuntza ez dugulako mitoa. EAEn goi-ikasketak dituzten pertsonen % 60 inguru emakumeak dira. Hala ere, gerentzia-postuen % 6 baino ez dute emakumeek betetzen. Eta motiboa ez da prestakuntza edo lidergo falta. Motibo bakarra da enpresa askok gizonezkoen pribilegioak eta rolak iraunarazi dituztela”, esan du sailburuak.

Melgosak, gainera, gizonezkoen sektorearen inplikazioa eskatu du. “Dei berezia egin nahi diet gizonei; izan ere, emakumeok eremu publikoan sartu garen bezala, zuok eremu pribatuan duzuen erantzukizuna onartu behar duzue. Hura da genero-berdintasuna maila guztietan baldintzatzen jarraitzen duen erronka handietako bat”.

Sailburuak jarraitu du berdintasunaren aldeko apustua egiten duten enpresek dituzten abantaila eta onurei buruz hitz egiten. “Enpresetan berdintasunaren sustapena berrikuntzarako, kalitateko eta gure erakundeen eta gizartearen etengabeko hobekuntzarako elementutzat jo behar da. Gauza bat jakina da. Berdintasunaren aldeko apustuak lan-giro hobea dakar, eta kontziliazio erantzunkiderako bide ematen du eta talentua aintzatesten du”.

Azkenik, Melgosa sailburuak, amaitzeko, honako hau esan du: “emakumeei haien ahalmen guztia berdintasunean oinarrituta garatzeko aukera emango dien gizartea eraiki behar dugu”.