Nerea Melgosak bat egin du Galiziako kultura sustatu zutenei Gasteizen egindako omenaldiarekin

Argitalpen-data: 


      16_09_2023_GALIZA__5_.jpg
  • “Galiziako eta Arabako kultura zabaltzen eta bizirik mantentzen lagundu zuten, hiri anitzagoa eta giza kalitate handiagokoa sortuz”
  • Ikuskizunak eta emanaldiak Ibaiondoko gizarte-etxean eta Lakua-Arriagan

 

Vitoria-Gasteiz, 2023 09 16

 Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Gasteizen bizi diren eta “Galiziako eta Arabako kultura zabaltzen eta bizirik mantentzen, eta, beste komunitate batzuekin batera, hiri anitzagoa eta giza kalitate handiagokoa sortzen lagundu zuten” galiziarrei egindako omenaldian izan da bart gauean. “Gure hiriburuak benetan asko zor dio bere garaian bertan lan egitera eta orain dugun gizarte bikain hau eraikitzera iritsi ziren Galiziako hainbat eta hainbat familiak egindako lanari”, esan du Melgosak. Sailburuak Mónica Calvo Gasteizko Galiziako Etxearen presidentearekin eta Josefina Muiños topaketaren aurkezlearekin batera parte hartu du ekitaldian.

 Arratsaldean Ibaiondoko gizarte-etxean egin den Miña Nai emanaldian hizkuntza koreografikoa eta musika tradizionala baliatzen dituzten taldeek sortutako dantza eta musika nagusitu dira. Euskal Herriko galiziarren emigrazioari buruzko historia hori Ibarra-Kaldu, Doces Lembranzas, Folketan, Ceo do Sil eta Son Mesturado taldeek eskaini dute Patxi Labordak zuzenduta.

 Gauean, Lakua-Arriagan, Arrese kaleko Galiziako Etxean, Díaz & Adufeiras de Salitreren emanaldia izan da ikuskizun nagusia, eta ikusle ugarien artean izan da Nerea Melgosa.

 

 

Informazio gehigarria