Nerea Melgosa Sailburua, A&B Bioteknologia Laborategiei Arizmendiarreta-Anitua Saria emateko ekitaldian

Argitalpen-data: 


      20_02_2023_Egibide___5_.jpg
  • Patricia Gutiérrez Arabako enpresako zuzendariak Egibideren Gasteizko egoitzan jaso du aitorpena
  • Enpresako etikari buruzko mahai-ingurua

VG 2023 03 20

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak zoriondu egin du gaur arratsaldean Patricia Gutiérrez A&B Bioteknologia Laborategietako zuzendaria, eta, Ion Kepa Izagirrerekin batera, Arizmendiarreta-Anitua saria jaso du, bere giza taldeak enpresaren kudeaketa-prozesuetan parte hartzeko duen estrategiagatik.

 Sariak Enpresaren Eredu Inklusibo Parte-hartzailean (MIPE) gomendatutako kudeaketa-balioak eta -praktikak aplikatzeagatik nabarmendu diren enpresak saritzen ditu, zerbitzuen edo industriaren sektorekoak izan. Eredu hori lankidetzan oinarritutako enpresa-eredua da, eta langileak enpresaren erabakien parte dira, elkarrizketaren eta parte-hartzearen bidez.

 Susana Marqués´ek aurkeztutako gala Egibide-Molinuevoko egoitzan egin da, Gasteizen. Ondoren, Enpresako Etikari buruzko Mahai-inguru bat egin da. Bertan, honako hauek parte hartu dute: María Unceta-Barrenechea, enpresaria eta ikertzailea, "Laboratorios María D´uol” laborategien sortzailea; Tomás Arrieta, Lan Harremanen Kontseiluko presidentea, eta Cecilia Martínez Arellano, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko kidea.

 A&B-k sari ugari jaso ditu, besteak beste Ingurumenaren Europako Saria. Gaurko ekitaldian, Nerea Melgosa sailburuaz gain, Gorka Urtaran alkatea, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia, Juan Carlos Elizalde Gotzaina, Yolanda Berasategi eta Juan Manuel Sinde izan dira.