Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Montes Solidarios elkarteak antolatutako "Kirol Egokituaren eta Mendiaren VI. Galan" hartu zuen parte larunbat honetan, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian.
Galan Maria Petit-en ("Mendia itsu-itsuan"), Manolo Romero-ren ("Magia sentitzen") eta Caminusen ("Bideak zabaltzen") testigantzak eta Txita Burgueraren bakarrizketa entzun ahal izan ziren. Gainera, "Emozioekin bideak" antzezlana interpretatu zen. "Isiltasuna entzuten" dokumentala ere ikusi ahal izan zen.
Montes Solidarios elkarteko presidente Silvia Apodakarrek elkartearen saria eman zuen, eta Gala Didac Jons taldearen emanaldiarekin amaitu zen.