Nerea Melgosa´k Gorka Ortiz de Urbina eta Elisa Rueda -Urrezko Zeledonak zoriondu ditu

Argitalpen-data: 


      27_09_23_celedones__2_.jpg
  • Sariak emateko ekitaldia Gasteizko Antzokian

VG 2023 09 27

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, Gorka Ortiz de Urbina eta Elisa Rueda Urrezko Zeledonak zoriondu ditu gaur arratsaldean, Gasteizko Principal antzokian egindako ekitaldian. Urrezko Zeledonen Erakundea "Urrezko Zeledonen" saria jaso duten pertsonen eta kolektiboen arteko adiskidetasun-harremanak mantentzen eta sustatzen dituen kultura-elkartea da.

"Urrezko Zeledon" Gasteizen urtero ematen den herri-saririk tradizional eta garrantzitsuena da. 1962tik ematen da. Erakundeak Gasteiz hiriari egindako zerbitzu ezagunengatik, hiria goratzen egindako ekarpenagatik, haren ospe eta eredugarritasun handiagoagatik, kultura, gizarte, arte edo zientzia arloko edozein eratan, denbora eta bizileku mugarik gabe, nabarmendu diren pertsona biziak edo erakundeak saritzen ditu.

Urrezko Zeledonen 61. edizioak hogei hautagai inguru zituen: zazpi emakume, sei gizon eta zazpi erakunde. Sariaren historian, emakumeen hautagaitzak gizonezkoenak baino gehiago diren lehen aldia da.

Elisa Ruedak poesia zabaltzen du “Poetas de Mayo” jaialdiarekin. "Urrezko Zeledon" izendatu dute poesia irakurtzea eta idaztea sustatzeagatik, gizon eta emakumeen arteko berdintasun balioak zabaltzeagatik eta euskararen erabilera sustatzeagatik.

Gorka Ortiz de Urbinak abuztuaren 4an ordezkatu zuen azkenekoz Zeledon, bi hamarkaden ostean. Blusen 'Bereziak' taldeko kidea da.

Informazio gehigarria