Nazio Batuen Erakundeak Adinekoekiko Euskal Estrategia nabarmendu du "Zahartze Osasungarriaren Hamarkada" ekimenean.

Argitalpen-data: 


      2023_01_20_Estrategia_Vasca_de_Personas_Mayores_496.jpg
  • Estrategiak bizitza osoko formulazio berri baterantz egiten du aurrera, zahartze-prozesuari adineko pertsonen protagonismo aktibotik helduz.

Vitoria-Gasteiz, 2023/12/06

Nazio Batuen Erakundeak Adinekoekiko Euskal Estrategia aukeratu du Decade of Healthy Ageing progress, Zahartze Osasungarriaren Hamarkada (2021-2030) ekimenaren barruan partekatu beharreko azterketen bilduma gisa.

Adinekoekiko Euskal Estrategia 2021-2024 berrikuntza bat da bizitza osoko formulazio berri baterantz egiten duelako aurrera, zahartze-prozesuari adineko pertsonen protagonismo aktibotik helduz. Adinekoei begiratzen dien hirugarren estrategia da, eta orain arte egindakoen artean asmo handienekoa eta osoena da; izan ere, Euskadiko Adinekoen Batzordearekin lankidetzan egin da. Batzordeko kide dira: Euskofederpen, Lares, Agijupens, Nagusiak, Las Cuatro Torres, Helduak Adi, Secot, Nagusilan.

Adinekoekiko estrategia hori zahartze-prozesuari ekiteko eredu berri bat sortzeko beharrean oinarritzen da, adinekoen protagonismo aktibotik abiatuta. Horretarako, printzipio hauek bete behar dira: berdintasuna, aniztasuna, ekitatea, autoerrealizazioa, baterako sorkuntza eta belaunaldien arteko elkartasuna. Horietan oinarrituta, euskal estrategiak bost esku-hartze ildo zabaltzen ditu helburu hauekin:

  1. Herritartasun aktiboa sustatzea, eskubideetatik, partaidetzatik eta komunitate adiskidetsuetatik abiatuta;
  2. Bizi-proiektuaren garapena eta trantsizioak erraztea;
  3. Autonomia aurreratzen, prebenitzen eta sustatzen laguntzea;
  4. Gizarte-zaintzako politika eta iraupen luzeko zaintza-eredu berrirako trantsizioa sustatzea; eta
  5. Silver economy-ren sustapena eta Ikerketa eta berrikuntzatik ezagutza sortzea.

Esku hartzeko ildo horiek hamar bat trakzio-proiektutan gauzatzen dira —horietako batzuk abian daude jada—, eta bost ardatzetan egituratzen dira:

  • ardatza. Herritartasun aktiboa
  • II ardatza. Trantsizioak eta bizi-proiektua
  • III ardatza. Autonomia eta Hauskortasuna
  • IV ardatza. Arreta eta Zaintzak
  • ardatza. Ikerketa eta Berrikuntza

Proiektuak honako hauek dira: Euskadiko Adinekoen Batzordea; Helduak Zabaltzen; Agenda Nagusi; Euskadi Lagunkoia; Altxor; Bizitza Betea; betiON; zaintza sozialen politika; Zaintza Lurraldea; zahartzeari eta zainketei buruzko luzetarako azterlana; eta NEXT-CARE proiektua.

Decade of Healthy Ageing

Zahartze Osasungarriaren Hamarkada (2021-2030) hainbat sektorek eta alderdi interesatuk (besteak beste, gobernuek, gizarte zibilak, nazioarteko erakundeek, profesionalek, unibertsitate-erakundeek, komunikabideek eta sektore pribatuak) mundu osoan elkarlanean aritzeko ekimena da, adinekoen eta haien familien eta komunitateen bizitza hobetzeko.

Elkarlanaren ardatza elkarri estuki lotutako lau jarduketa-esparru dira:

  • adinari eta zahartzeari buruz pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko dugun modua aldatzea;
  • komunitateek adinekoen gaitasunak sustatzen dituztela bermatzea;
  • arreta integratua eta pertsonengan zentratua eskaintzea, baita adinekoen beharrei erantzungo dieten lehen mailako osasun-zerbitzuak ere; eta
  • beharra duten adinekoei epe luzeko arreta jasotzeko aukera ematea.

Informazio gehigarria