MugiAzkoitia da Azkotiko jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua. Azken urte hauetan proiektu sendo bat osatzea lortu dute lankidetza ugari sortuz eta eskuhartze ezberdinak disenatuz.
Pasa den astean MugiAzkoitia ekimenaren jarraipen bilera egin zuen talde sustzatzaileak, eta bertan Maialen Alkorta orientatzailea 22/23 ikasturtearen ebaluazioa eta 23/24aren helburuak aurkeztu zituen.
Bileraren laburpen gisa, honako datuak aipatuko ditugu:
- 250 herritar artatu ziren 22/23 ikasturtean, horietatik 50 berriak.
- 50 erabiltzaile berri horietatik % 66 osasun zentrotik deribatuak izan dira eta % 18 udaleko gizarte zerbitzuetatik.
- Azkoitiko eragile ezberdinekin 15 bilera baino gehiago egin ziren elkarlanak zehazteko eta proiektua bultzatzeko: osasun zentroa, gizarte zerbitzuak, San Jose egoitza, berdintasun arloa, Bizi Poz edota Pasirako boluntarioak, besteak beste.
- Adinekoentzako erorketak prebenitzeko bi tailer egin ziren 50 parte hartzailerekin.
- Sustapen ekintzak ugari burutu ziren: Pasira, Azkoiti-Azpeiti topaketa, talde saioak astearte eta ostiralero, San Jose egoitzako saio praktikoak…
- Etxez-etxeko langileentzako formazio saioak antolatu ziren etxeratuta bizi diren azkoitiarrek jarduera fisikoa egin dezaten eguneroko errutina bezala.
- Erabiltzaileek zerbitzuarekin izan zuten gogobetetasun maila % 9,7koa izan zen.
23/24 ikasturteko helburuei begira:
- Orientatzaileak etxeratuta bizi diren herritarren etxeetara gerturatuko dira jarduera fisikoaren hastapen formazioa bertatik-bertara emateko.
- Materiala erosiko da herritarrek jarduera fisikoa egin dezaten haien etxeetan modu autonomoan.
Hau da aurkezpenerako erabilitako dokumentua.
Zorionak Azkoitiko Udala egten ari zareten lanarengatik!