Martxoaren 3ko biktimen lore-eskaintzan parte hartuko du lehendakariordeak

Argitalpen-data: 

Lan eta Enplegu Sailak lore-eskaintza egin die gaur 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Asisko San Frantzisko elizan hil zituzten lan-eskubideak defendatzen zituzten langileei.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua izan da Zaramaga auzoko biktimak oroitzeko monolitoan egon den sailaren ordezkaritzaren buru. Harekin batera, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea eta Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea izan dira.

Mendiak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 2012an egin zien lehen omenaldia biktima horiei, Jaurlaritza hartako Justizia eta Giza Eskubideen arduraduna bera zela, eta motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan zituztenak aitortzeko lehen dekretua onartu bezperan.

Era berean, poztu egin da aurten erakundeak fundazio batekin hasiko direlako "gertakari haiek gogoratzeko eta pertsona horiek ahanzturan ez erortzeko, batez ere, eta guztiok gogora dezagun eskubideak eta askatasunak etengabe defendatzeak duen garrantzia".