Marian Elorzak Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren Presidium-ean parte hartu du

2023-02-10

  •  Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Makroeskualde Atlantikoa sortzearen alde egin du, Espainiak EBko lehendakaritza duen esparruan 

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren (CRPM) Presidium-ean hitz egin du gaur. Konferentzia horretan, CRPMko presidenteorde izendatu berriak eta batzorde geografikoetako lehendakariak bildu dira, erakundearen orientabideei buruzko eztabaida bat egiteko, datorren martxoan egingo den Buro Politikoaren bileraren aurretik. CRPMn eginkizun estrategikoa duten kargu politikoen bilera informala da. Euskadik Arku Atlantikoaren Batzordearen lehendakaritza du. Batzorde hori arestian aipatutako sei batzorde geografikoetako bat da. 

Bileran CRPMren adierazpen politikoak hartzeko prozedura, Suediaren eta Espainiaren Europar Batasuneko presidentetza aldiak, gazteak CRPMn inplikatzearen egokitasuna eta erakundearen hurrengo estatutu-bilerak aztertu dira; zehazki, CRPMren Buro Politiko hauek: Cartagenan (Murtzia) martxoaren 10ean eta Florentzian ekainaren 8an eta 9an izango direnak, bai eta CRPMren bostehungarren urteurrena Saint Malon (Bretainia, Frantzia) ospatzea ere, Batzar Nagusia dela-eta, azaroan. 

Elorzak CRPMren adierazpen politikoa onartzeko prozedurarako proposamenak aipatu ditu bilera horretan, eta hitz egin du adierazpen hori zehatza eta zentratua izatearen alde eta Batzorde geografiko bakoitzak adierazpen horretan mezu politiko bat sartu ahal izatearen alde. Era berean, CRPMren eta Arku Atlantikoko Batzordearen interesetarako dosier garrantzitsuenak aztertu ditu, Suediaren eta Espainiaren EBko presidentetza aldien esparruan. Horien artean, Makroeskualde Atlantikoaren eraketa nabarmendu du, 2023ko bigarren seihilekoan argia ikusi nahi baitu makroeskualde horrek.