LIBURUTEGI ZERBITZUA: eLiburutegiaren gomendioak.

Argitalpen-data: 

2023. urtea amaitu baino lehen, gomendio-panelei buruzko datu batzuk eman nahi dizkizuegu eta, era berean, zuen gomendioak sortzera eta argitaratzera animatu nahi zaituztegu.

Alde batetik, 2023an 1050 titulu baino gehiago gomendatu ditugu, 130 gomendio-paneletan bilduta. Donostiako, Getxoko, Arrasateko, Irungo eta Eibarko liburutegiek parte hartu dute panel horietako batzuk egiten. Gainera, liburutegiek egiten dituzuen gidak iturri bikainak dira gomendioak egiteko: Biblioporrak, Neguko Gida, Kuttunenak, Erandio, Leioa eta gainerako liburutegietako gidak.

Horregatik, gomendioak zuen izenean argitaratzeko bidaltzera animatzen zaituztegu. Horretarako, 8 tituluko zerrenda bidali behar diguzue helbide honetara: p-acebes@euskadi.eus. Guk argitaratuko dugu eta, jakina, adierazko dugu zuen gomendioak direla.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!