Lehendakariak Deiak antolatutako "Euskadiko 2023ko Erronkak eta Lehentasunak" jardunaldian parte hartu du

2023-01-23

Iñigo Urkullu Lehendakaria, DEIA egunkariak antolatutako, "Euskadiko 2023ko Erronkak eta Lehentasunak" jardunaldian hizlari izan da. Bertan, urte honetarako finkatu diren jarduera eremuak errepasatu ditu: herritarrentzako funtsezko zerbitzuak hobetzen jarraitzea; ekonomia indartzea eta kalitate handiagoko enplegua sortzen laguntzen jarraitzea; eta familiei zuzeneko laguntzak eskaintzen jarraitzea. Horrekin guztiarekin batera, behar-beharrezkoa da, Urkulluren ustez, lehentasunezkoa den konpromiso politiko eta sozial bat berrestea: Autogobernua, hain zuzen ere.

Lehenedakariak ziurtatu du, ziurgabetasun-egoera gorabehera, Euskadik oinarri sendoa duela esparru horiek lantzeko. “Erakunde guztiek ditugu onartutako aurrekontuak. Eusko Jaurlaritzaren kasuan, ia 14.300 milioi euro ditugu aurrean dugun erronka zailari aurre egiteko. Gaitasunak, estrategia bat eta eredu bat ditugu,  hamarkada hauetan zehar eraginkorra izan dela frogatu dena. Ziurgabetasunaren egoera ezagutzen dugu eta zailtasunak onartzen ditugu, baina Herri honek erronkei erantzuteko eta Giza Garapen Jasangarriaren ereduan adierazten den guztion ongiaren alde aurrera egiten jarraitzeko duen gaitasunean konfiantza dugu”, adierazi du.

Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den ekitaldian Josu Erkoreka, Olatz Garamendi, Arantxa Tapia, Pedro Azpiazu, Jokin Bildarratz, Gotzone Sagardui eta Bingen Zupiria sailburuak ere izan dira.