- Iñigo Urkulluk ASLEren Batzarra itxi du, “konpromisoaren eta pertseberantziaren” adibidearena
Lehendakaria arduratu da gaur goizean ASLE-Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak egin duen Batzarra ixteaz. Elkartea eredutzat hartu du parte-hartzearen sustapenean, kalitatezko enplegua sortzeko eta horri eusteko konpromisoan, eta erabakietan eta kudeaketan parte hartzean. “Gizarte Ekonomiaren erreferentzia ezaguna da ASLE, eta bat dator Giza Garapen Iraunkorraren euskal ereduaren balio eta lehentasunekin” –esan du.
Hitzaldiaren beste une batean, adierazi du deigarria dela Euskadin zenbat enpresa eredu dauden ikustea, denak desberdinak eta behar beharrezkoak direnak, eta horrek, bere ustez, enpresa-sare askotarikoa eta mendeko ez dena izatea ahalbidetu du, Europan erreferentea dena.
Lan-sozietateei dagokienez, Lehendakariak adierazi du kapitalean partaidetza duten sozietate horiek berresten dutela autogestioa "arrakasta duen eredua" dela, eta, aldi berean, belaunaldi berriak animatu ditu eredu hori “zabaltzen eta indartzen” jarraitzera, erakundeen laguntzarekin eta lankidetzarekin.
“Konpromisoaren eta pertseberantziaren adibide zarete. Ahal izateko, sinestea lehen urratsa dela erakusten duen adibidea”−esan die Lehendakariak.